Nortzuk garen

Dimako Antzasti Kulturgunea irabazi-asmorik gabeko kultur-elkartea da. Profesionalen eta adituen aholkularitzapean, zenbait ondasun etnografiko balorean jarri eta denon begibistara jarri nahi lituzke. Ondasun hauek Arratiako herri bizitza tradizionalari zein Bilboko modernitateko hiri bizitzari ere dagozkie. Azpimarratzekoa da ikusgai diren objektu denak jatorriz Arratikoak zein Bilbokoak direla.

Laburbilduz, gure asmoa da iraultza zientifikoa eta industrialaren eskutik sortzen den aro berri modernoaren aldaketa zertan zen erakustea modu ulergarrian. Gizarte aldaketa berri bati ekin diogu aro teknologikoan bete-betean murgildurik gaudenez  eta gaur egungoaren aurrekaria dugu aldaketa hau.  XIX. mendearen bukaeran eta XX.aren hasieran gizarte mota oso desberdin bi elkarrekin momentu historiko beretsuan biziko ziren horretara gerturatuko gara .

Eskaintza kultural honek bisitaria euskal herri bizitza tradizionalera eta hiri bizitza modernora gerturatuko du

Ekimen pribatu hau aurrera ateratzeko orduan, urteetan berritze, bilketa, ikerketa eta katalogazio lanak egin izan dira, epe historiko honen irudirik fidagarriena lortze aldera. Esan gabe doa, inguru naturala eszenatoki ezin egokiago gertatu zaigula proiektua osatzeko orduan.

Familia, auzokide, lagun eta kultur arloan aditu diren hainbat profesional eskuzabalen laguntza ezinbestekoa izan da proiektuaren bilakaeran,  Doazkie denei eta gure lur zati hau bere horretan mantendu duten guztiei gure eskerronak.

 

 

Este sitio web utiliza cookies para que usted tenga la mejor experiencia de usuario. Si continúa navegando está dando su consentimiento para la aceptación de las mencionadas cookies y la aceptación de nuestra política de cookies, pinche el enlace para mayor información.

ACEPTAR
Aviso de cookies