Baserriko bizitza

LAN ETA BIZI

Baserriko bizitza ordutegirik gabekoa zen. Eguneko orduak kontatu ezik, egunsentitik eta ilunabarrararteko denboraz baliatzen ziren.  Naturarekiko atxikimendu hestuak ezartzen zituen erritmoak eta lan-denborak. Urtaroek adierazten zuten soloan, kortan, mendian zein etxe barruan egin beharrekoak. Egunak luzeagoak edo laburragoak eguneko argi-denboraren arabera, alegia udako eta neguko solstizioek ezarriak. Hauek guztiek esango zuten eguneroko lanak zeintzuk behar ziren.

Lanak gora egiten zuen garaietan, kasurako uzta jasotzerakoan, mendiak garbitzerakoan, animaliak hiltzerakoan… auzokideen eta familiartekoen laguntza eskatu ohi zuten lanak aurrera atera ahal izateko, beraz, goiz ala berandu denek bukatuko zuten besteen etxeetan lanak arindu aldera. Hauxe zen Auzolana, laguntza talde-lana.

Iluntze aldera beti ere etxeko bizilagunak beheko suaren aurrean eseriko ziren eta hantxe afaldu eta lanean jarraituko zuten; babak garautu behar zirela, artilea haritu, piperrak erre… Baina izango zuten betarik eguneko lanaz ezezik, bestelako gaiaz jarduteko. Berriak, notiziak, bertsoak, koplak, ipuinak… Umeek adi entzungo zituzten nagusien berbak. Zenbaitetan izaki fantastikoen istorioak ere, eta protagonistak sorgiñak, lamiak, Basajaun, Sugoi… Seguruenik, haiekin amestuko zuten.

Este sitio web utiliza cookies para que usted tenga la mejor experiencia de usuario. Si continúa navegando está dando su consentimiento para la aceptación de las mencionadas cookies y la aceptación de nuestra política de cookies, pinche el enlace para mayor información.

ACEPTAR
Aviso de cookies