Belle epoque moda

Gaur egun moda hitzaz irudikatzen dugun kontzeptua Aro Modernoan ezarri zen

JANZKERA APAINA

Burgesiako emakume modernoaren eredua Parisen zen, gizon modernoaren prototipoa, berriz, ingelesa zen eta neurri batean frantsesa ere bai. Zenbatezin jostunen,  modisten eta eskulangileen lan nekezak soineko zoragarriak eta konta ezinak sortu zituen, Parisko eta Londoneko modak jarraituz. Haien trebezia eta abilezia iruditu ezina da gaur egun.

Dotorezia arauak aldizkarietan eta argitalpenetan -zenbait atzerritik ekarritakoak- zabaltzen ziren. Hauetan, jarraitu beharreko moda ezezik, emakumeen bizimodua nolakoa behar zuen ere jasotzen zen.

Emakumeak, orohar, mundu berri modernoak mahai gainean jarritako gai nagusietatik, erabakietatik eta arduretatik at geratu ziren, gizonak izan bait ziren horien guztien kargu hartuko zutenak.

Urriak ziren emakume langilearen laneratzeko aukerak eta gutxi hauetan gizon-emakumeen gurutzaketarik, orohar, ez zen egoten, familiarteko negozioetan salbu. Askok salmentan eta etxeko lanetan lortuko zuten bizibiderik. Sardinerak, esne-saltzaileak, dendariak, otseinak, inudeak, labanderak, lisatzaileak… izaten ziren haien beharrak. 

Inongo ofiziotan nolabait aintzakotzat hartuko bazituzten moda eta janzkerarekin lotutakoetan izango zen, kasurako, brodatzaileak, modistak eta jostunak.

Este sitio web utiliza cookies para que usted tenga la mejor experiencia de usuario. Si continúa navegando está dando su consentimiento para la aceptación de las mencionadas cookies y la aceptación de nuestra política de cookies, pinche el enlace para mayor información.

ACEPTAR
Aviso de cookies