Dotorezia arauak aldizkarietan eta argitalpenetan -zenbait atzerritik ekarritakoak- zabaltzen ziren. Hauetan, jarraitu beharreko moda ezezik, emakumeen bizimodua nolakoa behar zuen ere jasotzen zen.
Emakumeak, orohar, mundu berri modernoak mahai gainean jarritako gai nagusietatik, erabakietatik eta arduretatik at geratu ziren, gizonak izan bait ziren horien guztien kargu hartuko zutenak.